Politika -
Erreakzioak
PP: 'Bilduk ordezkatzen duenaren aztarnak ematen ditu ETAk'
"Bildu denaren eta ordezkatzen duenaren aztarna onak" ematen ditu agiriak, izan ere, "Bilduren emaitzak bere egiten ditu ETAk", adierazi du Leopoldo Barreda Euskadiko PPko bozeramaileak.
Erredakzioa
ETA desegiteko prest ez dagoela agerian uzten du erakunde terroristaren azken komunikatuak, Leopoldo Barreda Euskadiko PPko bozeramaileak esan duenez. "Bilduren emaitzak bere egiten dituenean, Bildu denaren eta ordezkatzen duenaren aztarna ona" ematen du ETAk, erantsi du Barredak.
Erakunde terroristak komunikatu baten aurrerapena igorri du gaur eta Barredak horren inguruko balorazio bat egin du. "Euskal Herriak ilegalizazioaren borroka politikoa eta ideologikoa irabazi" duela dio ETAk agirian, eta bakea lortzeko aukera dagoela "sinetsita dago".
Gara eta Berria egunkariek komunikatu osoa argitaratuko dute asteazken honetan. Agiri osoaren zain, "Bildu denaren eta ordezkatzen duenaren aztarna onak" ematen ditu agiriak, izan ere, "Bilduren emaitzak bere egiten ditu ETAk", adierazi du PPko bozeramaileak.
"Bilduren emaitzen inguruan egindako balorazioak hautagaitza horiek noren estrategiaren barruan dauden aditzera ematen du, eta aztarna ona ematen du", gaineratu du Barredak.
Era berean, ETA "desegiteko eta armak entregatzeko prest ez" dagoela baieztatzen du komunikatuak, "eta hori demokrazian gutxieneko baldintza bat da", PPko ordezkariaren hitzetan.