Politika -
Erreakzioak
Zapatero: 'ETAk komunikatuan esaten duena betikoa da'
"Betikoa. Ez du azalpenik merezi", adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak.
Erredakzioa
ETAren azken agiriak azalpenik merezi ez duela esan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak. Komunikatuan "betikoa" esaten dela uste du Zapaterok.
"Betikoa. Ez du azalpenik merezi", erantzun du Zapaterok Kongresuko pasilloetan. Gara eta Berria egunkariek agiriaren aurrerapena argitaratu dute gaur.
Aldez aurretik Exekutiboko iturriek balorazio bat eman dute eta ETAren mezu bakarra itxaroten ari direla esan dute, baldintzarik gabeko desegitea, alegia.
"Ez du inolako azalpenik merezi, berritasunik ez dagoelako eta ETAk egin beharreko gauza bakarra bere desagerpena iragartzea delako", azaldu dute iturriek.
"Komunikatuarekin edo agiririk gabe terrorismoaren aurkako borrokak fruituak ematen jarraituko du", ohartarazi du Zapaterok Frantziako eta Espainiako segurtasun indarrak zoriondu ostean. Izan ere, ETAren hiru gordeleku topatu dituzte gaur poliziek.