Politika -

Erreakzioak

Bilduk, azken agiriari buruz: 'ETAk su-etena berretsi du'

Alderdi politikoek iritzi kontrajarriak adierazi dituzte ETAren azken agiria baloratzeko orduan. Bilduk positiboa dela uste du eta gainontzeko alderdiek, berriz, errefusatu dute "irain bat" delakoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk astearte honetan zabaldutako azken agiriari buruz iritzi desberdinak adierazi dituzte alderdi politikoek.

Bildu

Iñigo Urkullu EAJko buruaren esanetan, berriz, ETAren azken agiria "iraina da" eta , gainera, "mespretxagarria da ETAk bake prozesuaren bermatzailea bihurtu nahi izatea". Jeltzaleak baieztatu duenez, "ETAren amaiera iragartzeko agiria bakarrik txalotuko du EAJk".

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak "ETA behin betiko desagertu arte guztiok batera lan egiteko" deia egin du. Halaber, "ETA Bilduk hauteskundeetan lortutako emaitzaren erantzule bihurtzen saiatzea barregarria da", gaineratu duenez. Buruzagi sozialistaren aburuz, agiriak "ez du ezer berririk ekartzen".

Leopoldo Barreda Euskadiko PPko bozeramailearen iritzian, "Bilduk hauteskundeetan lortutako arrakasta bereganatuz, koalizioa zer den eta zer ordezkatzen duen agerian utzi du ETAk" agirian.

Gorka Maniero UPyDko legebiltzarkideak baieztatu duenez, "terroristen helburuen mesedetan dagoen tresna da Bildu". "ETA pozik dago Bilduren zinegotzien bitartez bere ideiak udaletxeetan eta Batzar Nagusietan daudelako. Honen legeztapena lege-iruzurra izan zen", gaineratu du.

Ezker abertzaleak, ostera, "ETAk gatazka politikoaren irtenbide bat bilatzeko erakutsi duen borondatea" azpimarratu du. Honen esanetan, ETAren jarrerak ez du zerikusirik Espainiako eta Frantziako gobernuek erakutsitakoarekin, horiek "ez baitaude negoziatzeko prest".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea