Politika -

Hauteskunde aurrerapena

Galiziako hauteskundeak ere apirilaren 5ean izango dira, Feijook iragarri duenez

Xuntaren presidenteak hauteskunde aurrerapenaren berri eman du, Iñigo Urkullu lehendakariak egin eta ordu gutxira.

Alberto Nuñez Feijoo Xuntaren presidentea. Argazkia: Efe
Alberto Nuñez Feijoo Xuntaren presidentea. Argazkia: Efe
Alberto Nuñez Feijoo Xuntaren presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nuñez Feijoo Xuntaren presidenteak baieztatu du Galiziako hauteskundeak aurreratu egingo dituela eta apirilaren 5ean izango direla, baina ez du argitu hautagai izango ote den, eta bihar 12:30ean emango duen prentsaurrekoan iragarriko du.

Iñigo Urkulluk gaur arratsaldean hauteskunde aurrerapenaren iragarpena egin eta berehala, Galiziako presidenteak komunikabideei deitu die eta hauteskunde aurrerapena iragarri du.

Berez udazkenean izan behar ziren bozak, baina aurrerapenarekin "hauteskunde epea sei-zazpi hilabetetik 54 egunera murriztu" nahi izan omen du, "Galizian azken 11 urteetan izan den egonkortasun instituzionala eta soziala bermatzeko".

Hori horrela, EAEko herritarrek eta galiziarrek egun berean bozkatuko dute laugarren aldiz jarraian, 2009an, 2012an eta 2016an egin ostean, baina Nuñez Feijook berretsi du "Galiziarentzat onena" delako aukeratu duela data hori.

Aitortu du lehendakariarekin hitz egin duela hauteskunde dataren inguruan, baina ukatu egin du Urkullu jarraitu besterik egin ez duenik edo Kataluniako hauteskundeek eragina izan dutenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu biografia EAEko hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Galizia Hauteskundeak Alberto Núñez Feijóo Galiziako Xunta