Politika -

Auzitegi Nazionala

Iñaki de Renteria aske uztearen kontrako helegitea jarri du fiskalak

Ihes egiteko arriskua dagoela uste du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Hori dela eta, ETAko buruzagi ohia "berehala" zaintzea eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Gracias Arregi Iñaki de Renteria ETAko buruzagi ohia aske uztearen aurkako errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Jesus Alonso fiskalak uste du ihes egiteko arriskua dagoela eta hori dela eta, hura zaintzeko eskaera egin du.

Fiskalaren hitzetan, Gracia Arregik muga zeharkatzea lortu izan balu, "nazioarteko lankidetza juridikoa" beharko zuketen une honetan. "Akusatuak ihes egitea eta justizia saihestea galarazteko atxilotu zuten", gogorarazi du helegitean.

Asteazken honetan Pedraz epailearen autoaren aurka aurkeztutako errekurtsoan Fiskaltzak azaldu duenez, "ezin dugu ahaztu" Auzitegi Nazionalak eskatuta joan den maiatzaren 25ean Gracia Arregi atxilotu zutenean "bere etxeko gauzak zeramatzala eta mugan zegoela".

Ministerio Fiskalak adierazi du behin-behineko espetxealdia "beharrezkoa" dela, egotzitako delituen larritasunagatik eta garrantziagatik.

Pedraz epaileak Gracia Arregi aske uztea erabaki zuen, ez baitzuen sumatu ETAko buruzagi ohiak ihes egiteko arriskurik. Dena dela, astean behin epaitegira joatea agindu, eta Espainiatik ateratzea debekatu zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea