Politika -

Larunbatean, Egiako auzoan

ETAko preso bati egin beharreko harrera debekatu dute Donostian

Ekitaldiaren helburua "ETAko kide izateagatik preso egon den pertsona bati harrera" egitea dela uste du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Donostiako Egia auzoan ETAko preso ohi bati harrera egin behar zioten, baina Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ekitaldia debekatu egin du.

Komunikatu batean, ekitaldiaren helburua "ETAko kide izateagatik preso egon den pertsona bati harrera" egitea dela adierazi du Herrizaingo Sailak.

Partikular batek Herrizaingo Sailari deialdiaren berri eman zion. Larunbatean egin beharreko elkarretaratzea zen, 13:00etatik 14:00ra, Donostiako Egia auzoko Martin Santos plazan.

Komunikazioren idazkia aztertu ostean, eta Terrorismoaren Biktimen Legearen arabera, Herrizaingo Sailak debekatzea erabaki du, izan ere, terrorismoa goraipatzeko ekitaldi bat bihur daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea