Politika -

Eusko Legebiltzarra

Hauteskundeak egin arte atzeratu dituzte Legebiltzarraren urteurren-ekitaldiak

Hauteskundeak aurreratu direla eta, Legebiltzarrak bertan behera utzi behar izan ditu bere 40. urteurrena ospatzeko otsailean eta martxoan egin behar zituen ekitaldiak.

Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE
Eusko Legebiltzarraren artxiboko irudia.
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldiak apirilaren 5eko hauteskundeak egin arte bertan behera uztea erabaki du gaur Gasteizko Ganberako Diputazio Iraunkorraren Mahaiak.  

Publizitate eta Komunikazio Instituzionalaren Legearen arabera, hauteskunde garaian erakundeek galarazita dute publizitate edo komunikazio kanpainak egitea. Debeku hori deialdia egin eta hauteskunde-eguna igaro arte egongo da indarrean.

Gauzak horrela, Legebiltzarrak ez ditu apirilaren 5era bitartean aurreikusita zituen ekitaldiak egingo.

Otsailaren 28an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskaini behar zuen Bilboko Euskalduna Jauregian, Legebiltzarraren historia laburbiltzen duen irudiak proiektatuz.

Kontzertu horretara 40 urteotan Gasteizko Ganberan izan diren parlamentari eta langile guztiak joan behar ziren: 504 legebiltzarkide eta 1.058 behargin.

Bigarren ekitaldi nagusia, Gernikako Batzar Nagusietan egin behar zuten, martxoaren 31n, 40. urteurrenean, hain zuzen ere.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak