Politika -

Krisia Ezker Batuan

Arabako negoziazioaren txostena aurkeztuko du Aranak astelehenean

Alderdiaren Presidentetzako ezohiko bileran izango da. Gainera, Kontseilu Politikoaren heren batek bilera berezia deitu du astearterako, Aranari egindako dimisio eskaera aztertzeko, bestek beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana EBko koordinatzaleak astelehenean aurkeztuko du Araban EAJrekin izandako negoziazioaren txostena. Alderdiaren Presidentetzak egun horretarako deitutako ezohiko bileran izango da.

Alderdi abertzaleak piztu zuen iskanbila EBk bere babesaren truke dirua eta alderdiko kideentzakok "lanpostuak" eskatu zizkiola iragartzean.

Iragan ostiralean, Aranak 48 orduko epea eman zien EAJrekin negoziatzen egon ziren alderdikideei gertatutakoaren "idatzizko bertsioa" aurkezteko. Horrez gain, Arabako zuzendaritzak abian jarritako ikerketa bere gain hartu eta horren txostena astelehenean Presidentetzari aurkeztuzko diola esan zuen.

EBko iturrien arabera, "bada idatzizko bertsioa aurkeztu duenik, eta bada ezer ere aurkeztu ez duenik".

Kontseilu Politikoa, asteartean

Bestalde, Ezker Batua-Berdeaken Kontseilu Politikoko kideek asanbleen goreneko organuaren bilera deitu dute astearterako, Araban izandako negoziazio prozesuaren nondik-norakoak azaltzeko.

Era berean, larunbatean 300 militantek baino gehiagok sinatutako dokumentua ere aurkeztuko da. Idatzi Horretan, militanteek Mikel Aranaren dimisioa eskatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea