Politika -

Murrizketak

Goi-karguak % 24 murriztea adostu du Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak astelehen honetan onartu duenez, goi-karguak eta konfiantzazko lanpostuak % 24 murriztuko dituzte. Birmoldaketa honi esker, 900.000 euro inguru aurreztuko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agintaldi honetarako sailen azpiegitura berriaren goi-karguak eta konfiantzazko karguak % 24 murriztea adostu du Nafarroako Gobernuak astelehen honetako kontseiluan. Birmoldaketa honek 888.239 euroko aurrezpena ekarriko du. Juan Luis Sanchez Muniain sailburu bozeramaile berriak azaldu duenez, "Administrazioko gastuak murrizteko ahalegina eta konpromisoa da, goi-karguen tartean, bereziki".

Sailburuen eta zuzendari orokorren mailan, zazpi lanpostu gutxiago izango dira hemendik aurrera, bi sailburu eta bost zuzendari orokor kendu dituztelako. Konfiantzazko karguei dagokionez, % 34koa izan da murrizketa, 47 izatetik 31ra izatera igaro baitira.

"Gobernu berritu bat da, goi-kargu gutxiagorekin lan gehiago aurrera atera behar izango duena", azpimarratu du Sanchez Muniainek; "zailtasun anitzeko egoera batean gaude eta hori dela eta, erabaki ausartak hartu beharko ditugu eta hau egiteko ilusioz beteriko eta gai diren lagunek osatutako Gobernua dugu". Bozeramaileak nabarmendu duenez, "1982. urtean Foruko Hobekuntzaren onarpenatik egindako gobernurik zorrotzena izango da gurea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea