Politika -
Faisan auzia
ANk deklarazioa hartuko die auzipetutako hiru polizia buruei
Pablo Ruz epaileak prozesamendua jakinaraziko die Victor Garcia Hidalgo Poliziaren zuzendari ohiari, Enrique Pamies EAEko Poliziaren buruari eta Jose Maria Ballesteros Gasteizko inspektoreari.
Erredakzioa
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak deklarazioa hartuko die ETAren estortsio taldeari ustez informazioa filtratzeagatik auzipetutako hiru polizia buruei, epaileak iragan astean argitaratu zuen autoan agertzen denez.
Victor Garcia Hidalgo Poliziaren zuzendari ohia, Enrique Pamies EAEko Poliziaren burua eta Jose Maria Ballesteros Gasteizko inspektorea gaur goizean bertaratuko dira auzitegian, erakunde terroristari laguntzeagatik eta sekretuak azaleratzeagatik auzipetu ostean.
Ruzek iragan ostegunean kaleratutako autoan zioenez, une honetan "argudio nahikoa dago" aipatu filtrazioa hiru polizia-buruek egin zutela pentsatzeko.
Ruzen esanetan, hiru poliziek "jarduera terroristari ezinbestekolaguntza" ematen zioten arren, eta erakunde terroristari laguntzealeporatzen badie ere, helburua ez zela ETAri laguntzea aitortu du,"eragingarria" beste bat zela, "egoera politikoa" dela eta, orduan indarrean baitzegoen ETAk 2006an aldarrikatutako su-etena.
Victor Garcia Hidalgo Poliziaren zuzendari nagusi ohiaren, Enrique Pamies Poliziaren EAEko buruzagiaren eta Jose Maria Ballesteros Poliziaren Arabako Informazio Brigadaren inspektorearen abokatuek auzipetzearen aurka helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute, iturri juridikoek jakinarazi dutenez.