Politika -
Elkarrizketa Euskadi Irratian
Mendiak denen artean akordioak lortzeko "aukera historikoa" ikusten du
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du Foru Aldundi bakoitza alderdi politiko batek gidatzea "aukera historikoa" dela guztien artean "lurraldeko akordioak" lortzeko.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du egungo mapa politiko anitzak "aukera historikoa" jartzen duela mahai gainean Euskadiko alderdi politiko guztien artean "lurraldeko akordioak" lortzeko.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan eman duen elkarrizketa batean, Mendiak gaineratu du, udal eta foru hauteskundeek utzi duten "argazki instituzionala" ez dela "arazo moduan" ikusi behar, "aukera moduan", baizik.
"Gure artean akordioak lortzen baditugu uste dut oso garrantzitsuak izango direla, herrialdeko akordioak izango direlako", Jaurlaritza kudeatzen duen PSE-EE/PPren, EAJren (Bizkaiko Aldundia), PPren (Arabako Aldundia) eta Bilduren (Gipuzkoa Aldundia) arteko akordioak, hain zuzen ere.
Euskal Exekutiboko bozeramaileak hausnarketa hau Patxi Lopez lehendakaria aste honetan hiru ahaldun nagusiekin bildu ostean egin du; bertan fiskalitatearen erreforma, lana sortzeko neurriak eta zerbitzu publikoak bermatzeko beharraz aritu ziren.
Mendiak azaldu du langabezia dela Eusko Jaurlaritzaren "lehenengo ardura", eta beraz, Lehendakaritza datorren irailean Patxi Lopezek "lana bultzatzeko plan berri bat aurkezteko" lanean ari dela gaineratu du.
Fiskalitatearen gainean
Idoia Mendiak Jose Luis Bilba Bizkaiko ahaldun nagusiak egindako kritikei ere erantzun die, eta proposamenak "sinplifikatzea" egotzi dio, hitz egin zutena ez delako "zergen igoera soilik" ian, "fiskalitate berria" ezartzea, baizik.
Jaurlaritzako bozeramailean ustez, "logikoa da" fiskalitatearen eztabaidan PP eta EAJ "gertuago" egotea, "eskuineko" alderdiak direlako. Bere ustez berdina gertatzen da "ezkerreko" joera duten alderdiekin, sozialistak eta Bildu kasu, sintonia bera mantentzen baitute auzi horren gainean. "Lehendakariak guztien arteko akordioa nahi du, hiru lurralde garelako eta herrialde hau guztion artean eraiki behar delako".