Politika -

Terrorismoa goratzeagatik

Adin txikiko bat atxilotu dute Oreretan 'Gora ETA' oihukatzeagatik

14 urteko gazteari Ertzaintzaren patruila bat pasatzen ari zela "Gora ETA" oihu egiteagatik terrorismoari goratzarre egitearen delitua egotzi diote; familiaren esku utzi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 urteko gazte bat atxilotu dute bart goizaldean Oreretan terrorismoa goratzeaz akusatuta. Antza, Ertzaintzaren patruila bat pasatzen ari zela "Gora ETA" oihukatu du.

Atxiloketa goizaldeko ordu batak aldera gertatu da eta Herrizaingo Sailetik esan dutenez, agenteak bere gauzak miatzen ari zirela ETAren anagrama zuten hainbat pegatina ere aurkitu omen dizkiote.

Adin txikikoa Ertzaintzaren egoitzara eraman dute eta familiaren esku utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea