Politika -

Iñaki Arriolaren adierazpenak

Jaurlaritzak ekonomiari egotzi dio Euskobarometroaren emaitza txarra

Iñaki Arriola sailburuak gaineratu du Patxi Lopezen Gobernua "azala uzten" ari dela "Euskadik behar dituen" proiektu ekonomikoak aurrera eramateko.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Garraio sailburuak gaur esan duenez, Euskobarometroak Jaurlaritzaren kudeaketaren gainean eman dituen emaitza txarrak bizi den egoera ekonomiko "kezkagarriaren" ondorio dira.

Hori bai, Patxi Lopez buru duen Gobernua "Euskadik behar dituen" proiektu ekonomikoak aurrera eramateko "azala uzten" ari dela esan du. Ildo horretan, "ahal duten hobekien" lanean jarraituko dutela azaldu du, datozen hauteskunde autonomikoetan "herritarrek Eusko Jaurlaritzatik egiten ari garen lana benetan balora dezaten".

Gogoratu behar da EHUk egiten duen galdeketa horren arabera, herritarren % 56k ez zuela gainditutzat ematen Jaurlaritzaren kudeaketa, 3,5 notarekin.

Sailburuak onartu du gustatuko litzaiekeela nota hobea lortzea baina bizi den egoera ekonomikoan gobernu bat bera ere ez dela "leku onean" geratu gaineratu du, jendea "kezkatuta" dagoela argudiatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea