Politika -
Jaietan deituta
ETAko presoen aldeko manifestazio bat debekatu du ANk, Ordizian
Udalerri gipuzkoar honetan igande honetarako deitutako manifestazio bat eta ekitaldi politiko bat debekatu ditu Auzitegi Nazionalak, Dignidad y Justicia elkarteak eskaera egin ostean.
Erredakzioa
Igande honetarako Ordizian deitutako ETAko presoen aldeko manifestazio eta ekitaldi politiko bana debekatu ditu Auzitegi Nazionalak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Auzitegi Nazionaleko Instrukziozko 5. Epaitegiak manifestazioaren eta ekitaldi politikoaren debekuaren berri eman dio Ertzaintzari. Hauek debekatzeko eskaera Dignidad y Justicia elkarteak eta Euskadiko PPk egin zuten.
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, "Euskal presoak, euren eskubideen jabe al dira?" izenburuko manifestaziorako deialdia egin zuen "Presoen lagunak" izeneko taldeko batek.
Ertzaintzak zabaldu duenez, "legezko xedapen hau betetzeko beharrezkoak diren baliabide guztiak jarriko dira martxan".