Politika -

Lizarrako Udala

Gonzalo Fuentes Lizarrako alkatearen aurkako zentsura-mozioa aurkeztu dute

EH Bilduk, Geroa Baik eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez PSNko zinegotziek sinatu dute zentsura-mozioa.

Gonzalo Fuentes, Lizarrako alkatea. Artxiboko argazkia: ETBren bideo batetik lortutako argazkia
Gonzalo Fuentes, Lizarrako alkatea
Lizarrako alkatearen aurkako zentsura-mozioa aurkeztu dute

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lizarrako Udaleko EH Bildu eta Geroa Bai udal taldeek eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez zinegotzi sozialistek sinatu dute Gonzalo Fuentes (Na+) alkatearen aurkako zentsura-mozioa, baina ez dute PSN-PSOEren babesik, alderdiko iturriek azaldu dutenez.

Mozioa "udal talde sozialistak aurkeztu eta erregistratu du, eta, bistan denez, beharrezko gehiengoa osatzen duten gainerako taldeek sinatu dute", Jorge Crespo zinegotziak EFE albiste-agentziari adierazi dionez.

Hemendik aurrera, hamar eguneko epea zabalduko da, eta martxoaren 24an, asteartean, zentsura-mozioa bozkatuko dute osoko bilkuran. Koldo Leoz (EH Bildu) bihurtuko da alkate, 2022ko martxoaren 1era arte, eta Jorge Crespok hartuko du orduan kargua.

Pauso hori emateko arrazoiak "asko" dira, Crespok azaldu duenez: "Tratu baztertzailea, akordioak ez betetzea, lortutako akordioekiko errespetu falta eta aurrekontuen zirriborro bat erabat puztuta aurkeztea".

Horri guztiari "batez ere alkateak hilabete hauetan izan duen jarrera" gehitu dio, "aurreko legealdian ados ez zeuden taldeak ados jartzea" lortu baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Geroa Bai Nafarroa EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Lizarra