Politika -

CIS inkesta

Rubalcabaren hautaketak PPrekiko aldea 3 puntutan murriztu du

Mariano Rajoyren alderdiak, hala ere, 7,1 puntuko aldea aterako lioke PSOEri Espainiako hauteskunde orokorretan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko hautagai aukeratu zutenetik aurreneko CIS inkesta kaleratu dute gaur. Rubalcabaren hautaketak PPrekiko ezberdintasuna 3,3 puntutan murriztu du, inkestaren arabera. Mariano Rajoyren alderdiak, hala ere, 7,1 puntuko aldea aterako lioke PSOEri Espainiako hauteskunde orokorretan.

Uztaileko CIS inkestaren arabera, hurrengo hauteskundeei begira emaitzak hobetu dituen alderdi bakarra PSOE da. Apirileko inkestarekin alderatuz 2,6 puntu gehiago lortuko lituzke PSOEk, eta botoen % 36 eskuratuko lukete sozialistek. PPk, berriz, botoen % 43,1 lortuko luke.

Apirileko CIS inkestan gertatu bezala, Mariano Rajoyk lortu du hiritarrengandik baloraziorik onena, Zapateroren gainetik. Rajoyk 3,58 puntu eskuratu ditu eta Zapaterok 3,47.

Hala ere, Rubalcabak 4,62 puntu lortu ditu (Carme Chacon Defentsa ministroak lortutako nota berdina).

Erreakzioak

CISen datuak "itzelak" direla adierazi du PSOEk, eta hauteskunde orokorretan "oraindik partida" dagoela ondorioztatu du.

Bestalde, CISen inkestek "huts egiten" dutela eta azkenaldian "bat bera ere asmatzen ez" dutela ohartarazi du Jose Luis Ayllon PPko ordezkariak.

"Hauteskunde errealitatearekin zerikusirik ez duten inkesta batzuen aurrean gaude", esan du Ayllonek. Azken hauteskundeetan espainiarren gehiengoak PPri babesa eman zion erkidegoetan eta udaletan, gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea