Politika -

Espainiako errege etxea

Felipe VI.ak herentziari uko egin eta Juan Carlosi diru-kopuru ofiziala kendu dio

Errege Etxeak ohar bat argitaratu du. Legezkoa ez den edozein aktibo, inbertsio eta finantza egiturari uko egingo dio Felipe VI.ak, "zintzo jokatzeko".

Felipe VI.a erregea abenduaren 25eko hitzaldian. Argazkia: EFE
Felipe VI.a erregea abenduaren 25eko hitzaldian. Argazkia: EFE
Felipe VI.a erregea abenduaren 25eko hitzaldian. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos I.a aitaren herentziari uko egin dio Felipe VI.a erregeak, baita edozein aktibo, inbertsio eta finantza egiturari ere, haien jatorria legezkoa ez denean "zintzo jokatzeko".

Errege Etxeak ohar bat argitaratu du. Gainera, Juan Carlos errege emerituak aurrekontuetatik diru-kopurua jasotzeari utziko dio.

Felipe VI.a 'offshore' sozietate baten onuraduna zela jakitera eman dute zenbait komunikabidek asteburu honetan. Sozietatea Juan Carlos I.ak sortu zuen, Saudi Arabiak emandako 65 milioi euroekin lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Juan Carlos I.a Espainiako Felipe VI.a Espainia Eguneko albisteak Albisteak Aurrekontu Orokorrak