Politika -

A-20, hauteskudenak

Hauteskundeak aurreratzea ez da bakerako egokiena, Egibarren ustez

Gainera, esan du bere alderdia seguru zegoela Zapaterok bere legealdiaren azkeneko hilabeteak ETAren bake prozesua "atzeraezin" egiteko erabiliko zuela.

Egibar, prentsaurrekoan. Irudia: EITB
Egibar, prentsaurrekoan. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJko bozeramaileak esan duenez, hauteskunde prozesu batek ekarriko lukeen egoera ez da egokiena Euskadin bake prozesu bat sendotzeko eta adierazi du espero duela helburu hori hurrengo legealdira pasatzea.

Egibarrek gogoratu du bere alderdiak uste zuela Zapaterok bere agintaldiaren azkeneko hilabeteak erabiliko zituela ETAren su-etena "atzeraezin" bihurtzeko.

Zapateroren erabakiaren aurrean, hasteko, Egibarrek esan du ez duela eragingo EAJren barne hauteskundeetan (abuztuaren 30ean hasi eta urtarrilaren erdialdera bukatuko dira). Barne hauteskundeetan alderdiaren presidentea eta zuzendaritza aukeratuko dute. "Ez (gaitu eragiten). "Hauteskunde prozesua abuztuaren 30ean hastekoa da", esan du.

Egibarrek egin duen bigarren balorazioa ETAren su-etenaren inguruan izan da. Gogoratu duenez, bere alderdiak proposatu zuen agintaldiaren azkeneko atalean Zapaterok Euskadiko "bake eta normalizazio prozesua sendotzeko eman beharrezko pausoak" eman zitzala.

"Baina egia da Zapatero ahul dagoela eta baliteke alderdiak behartu izana erabakia hartzen", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea