Politika -
Haustekundeak azaroaren 20an
Lehendakaria: 'Aurrerapenak zalantzak argitzen ditu'
Patxi Lopezen ustez, "hausnartutako eta herrialdearen eta gizartearen interesetan pentsatu ostean hartutako erabaki bat da".
Erredakzioa
Patxi López lehendakariak babestu egin du José Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak hauteskunde orokorrak aurreratzea erabaki izana, gaur egungo egoera ekonomikoan "kontraindikatuta dauden zalantzak argitzen" lagunduko duelakoan.
"Zailtasun garai honetan, urte hauetan lortutako aurrerapen sozialak eta zerbitzu publikoen garapena etorkizunean ez oztopatzeko, herritar aurrerakoiek egoeraren arabera jokatzea espero dut", esan du.
Lopezek Zapateroren Gobernuak agintaldi honetan aurrera eraman duen lan zaila goraipatu du, "urte askotan ezagututako krisi larrienetako batean". Gainera, "denontzat sakrifizioak" eragin dituzten "ezinbesteko" erreformak egin behar izan dituela ere gogoratu du.
Hala eta guztiz ere, neurri horien helburua "azken urteetako lorpen soziala eta Ongizate Estatua mantentzea zen" eta, lehendakariaren ustez, "herritarrek sakrifizio horiek onartuko dituzte".
Horrez gain, aipamen berezia egin dio Zapatero presidenteak Euskadin askatasuna sendotzeko izan duen "konpromiso pertsonalari"; izan ere, hori egin izan ez balu, "beharbada gaur ez ginateke helburu hori lortzekotan egongo".