Politika -
Auzitegi Nazionala
12 urte espetxera Antonio Olarra, Sevillako atentatu saiakeragatik
12 urteko kartzelaldia ezarri diote bonba-auto bat jartzeagatik Gizarte Segurantzaren eraikin baten ondoan, 2000ko abenduan.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak 12 urteko kartzelaldira zigortu du Juan Antonio Olarra Guridi ETAko buru ohia, Sevillako Santa Justa geltokiaren inguruan atentatu-saiakera bat egiteagatik, bonba-auto bat jarrita, 2000ko abenduaren 31an. Bonbak ez zuen eztanda egin.
Auzitegi Nazionalarentzat probatuta dago Olarra Guridik prestatu, kontrolatu eta zuzendu zuela Gizarte Segurantzaren ondoan jarritako lehergaiz betetako autoaren atentatua, Kansas City etorbidea eta Jose Ladillo kalea gurutzatzen diren puntuan, hain zuzen, Occidental hotelaren ondoan.
ETAren izenean hotelera egindako dei batek oharatarazi zituen bonba autoa jarrita zegoela; horrezkero, Tedax taldeko kideek autoaren (Frantzian lapurtuta) atzeko partean topatu zituzten tytadinezko 161 kiloak, lapiko batzuren barruan sartuta.