Politika -

12:00etatik aurrera

Navarra Sumako alkatearen aurkako zentsura mozioa bozkatuko dute Lizarran, asteartean

EH Bilduk, Geroa Baik eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez PSNtik kanporatutako zinegotziek aurkeztu zuten Gonzalo Fuentes alkatearen aurkako mozioa.

Gonzalo Fuentes egungo alkteak Navarra Sumako zazpi zinegotzien babesa du
Gonzalo Fuentes, Lizarrako alkatea
Gonzalo Fuentes egungo alkteak Navarra Sumako zazpi zinegotzien babesa du

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lizarrako Udalak ez ohiko osoko bilkura egingo du bihar, asteartearekin, 12:00etatik aurrera, Gonzalo Fuentes (Navarra Suma) udalerriko alkatearen aurka EH Bilduk, Geroa Baik eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez PSNtik kanporatutako zinegotziek aurkeztutako zentsura mozioa bozkatzeko.

Zentsura  mozioak Koldo Leoz (EH Bildu) aurreko legegintzaldiko alkateari emango dio alkatetza. Haren udal taldeak, EH Bilduk, sei ordezkari ditu Udalean, Navarra Sumak, egungo alkatearen taldeak, baino bat gutxiago. Koldo Leoz 2022ko martxoaren 1era arte izango da alkate, eta Jorge Crespok hartuko dio orduan lekukoa, zentsura mozioaren aurkezleek sinatu duten akordioari jarraituta.  

PSNk hiru ordezkari lortu zituen udal hauteskundeetan, baina bi alderditik kanporatu dituzte, zentsura mozioa aurkeztuta zuzendaritzaren aginduak ez betetzeagatik, eta atxiki gabeko zinegotziak dira orain.

Udalbatza osatzen dute Alderdi Sozialistaren aginduei jarraitu dien PSNko ordezkari bakarrak (aurkako botoa emango du) eta Geroa Baiko zinegotziak, babestu egingo duenak.

Bederatzi zinegotziek martxoaren 9an aurkeztu zuten zentsura mozioaren eztabaida egin egingo da asteartean, EH Bilduk azaldu duenez, Udaleko Idazkaritzaren aburuz koronabirusaren aurreko alarma egoeran biltzen diren segurtasun neurri guztiak bete baitaitezke.

Javier Esparza UPNko presidenteak EH Bilduren eta Geroa Bairen “lotsagabekeria politikoa” salatu zuen “Lizarran zentsura mozioarekin aurrera jarraitzeagatik” eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak “baimentzea” kritikatu zuen. “PSNk hau onartzen badu, argi dago euskal nazionalismoaren esku dagoela eta Nafarroan agintzen duena Uxue Barkos dela”, erantsi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSN Geroa Bai EH Bildu Bizkaia Eguneko albisteak Albisteak Lizarra Navarra Suma koalizioaren azken ordukoa