Politika -
Palmanovan hil ziren
ETAren azken bi biktimak Mallorcan omendu dituzte
"Atentatu hura azkena izan dadila eta inork ez dezala Diego eta Carlosen lekua hartu" esan du Balearretako presidenteak Diego Salva Lezaun eta Carlos Saenz de Tejada guardia zibilen omenaldian.
Erredakzioa
300 pertsona inguru, Jose Ramon Bouza Balearretako presidentea barne, Mallorcan bildu dira Diego Salva Lezaun eta Carlos Saenz de Tejada omentzeko. Bi guardia zibilak duela bi urte ETAk Palmanovan (Calviá) egindako atentatuaren ondorioz hil ziren.
Ekitaldia 13:00etan hasi dute Espainiako bandera jasota, eta bi lore eskaintza egin dituzte ETAren azken bi biktimen omenez: Bata Balearretako eta tokiko agintariena eta bestea Guardia Zibilarena.
"Atentatu hura azkena izan dadila eta inork ez dezala Diego eta Carlosen lekua hartu" esan du Balearretako presidenteak biktimen senitarteko, lagun eta lankideen aurrean.
Antonio Salvak, Diegoren aitak, adierazitakoaren arabera, semea hil ondoren ere terroriosmoaren biktima izan da zenbait alditan, batez ere Auzitegi Nazionalaren ekintzak ikusita,"ETAko kideak kartzelatik kartzelatik ateratzen dituelako aurretik horren berri eman gabe edo hutsegite baten ondorioz".