Politika -
Hauteskundeak, azaroaren 20an
ETAren ibilbidearen amaieran erne jarraitzeko deia egin du Rubalcabak
"Terrorismoaren kontrako borroka luzearen azken urratsetan gaude", esan du sozialisten hautagaiak.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko Presidentetzarako hautagai sozialistak ETAren ibilbidearen azken urratsetan erne jarraitzeko eta terrorismoaren kontrako politikaren ardatz nagusiei eusteko eskaera egin du.
Rubalcabak ETAk Mallorcan egindako atentatuaren bigarrenen ureteurrenean egin ditu adierazpen horik. Atentatu hartan bi guardia zibil hil ziren.
"Terrorismoaren kontrako borroka luzearen azken urratsetan gaude", esan du sozialisten hautagaiak. Bere ustez, ibilbidearen amaieran ez dago lasaitzerik eta terrorismoaren aurkako politiken ardatz nagusiei eutsi behar zaie.
Bide-segurtasunari lehentasuna eman
Bestalde, hautagai sozialista trafiko istripuen biktima elkarteekin bildu da eta, horiek eskatu bezala, kalte-ordainen baremoak "hobetzeko eta berregokitzeko" konpromisoa agertu die.
Sei biktima elkarterekin bildu ostean egindako adierazpenetan, Rubalcabak gai horretaz arduratuko dela esan du azaroaren 20ko hauteskundeen ondoren "edozein lekutan nagoela ere".