Politika -
San Inazioko jaiak
Celaak ETAren amaiera 'argi eta garbi' eskatzeko deia egin dio Bilduri
San Inazioko jaialdia ospatzeko elizkizuna eta gero, "aurten aurrerapauso garrantzitsuak eman" direla aitortu du jarduneko lehendakariak baina "funtsezkoena falta da", hau da, "ETAren desagerpena".
Erredakzioa
Isabel Celaa sailburuak eta jarduneko lehendakariak "ETAren amaiera argi eta garbi" eskatzeko egin dio astelehen honetan Bilduri. Honen esanetan, Bilduko ahaldun nagusi batekin batera ekitaldi batera joatea "normalkuntza politikorako eta sozialerako aurrepausoa da". Celaren aburuz, "hau lortzeko urrats garrantzitsuak eman dira aurten baina funtsezkoena falta da, hau da, ETA desagertzea".
Loiolako San Inazioko Basilikan (Azpeitian, Gipuzkoa) ospatutako elizkizunean izan ostean egin ditu Celaak adierazpen hauek. "Benetako bakeak terroristen damutik jaio behar" dela azaldu du Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak.
Elizkizuna amaitu eta gero Celaak azpimarratu duenez, "hitzak garrantzitsuak dira. Espero dugunaren fruitu dira eta fruitu horiek terrorismoa erabat desagertzea ekarri beharko digute".
Datorren urterako hori errealitatea bihurtzeko itxaropena azaldu du Celaak. Honen iritzian, demokraziak badu bere zubiak zabalduta eta ezker abertzaleak badaki zein bide hartu beharko duen.