Politika -

Koronabirusaren krisia

Otegi, jarduera ekonomikoen eteteaz: "Gauzak gaizki eta berandu egiten ari gara"

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak bat egin du goizean Sortuk adierazitakoarekin eta bere alderdiak egoerari aurre egiteko sortutako estrategia zehatza azaldu du.

Arnaldo Otegi, EH Bilduko korrodinatzaile nagusia. Argazkia: Efe.
Arnaldo Otegi, EH Bilduko korrodinatzaile nagusia
Arnaldo Otegi, EH Bilduko korrodinatzaile nagusia. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteko erabakia "berandu" datorrela azpimarratu du Arnaldo Otegi, EH Bilduko koorodinatzaile nagusiak, eguerdian egindako agerraldi telematikoan.

"Gauzak gaizki eta berandu egiten ari gara", salatu du du ordezkari abertzaleak. "Guk hasieratik esan genuen horrelako erabakiak hartu behar zirela, eta irainak baino ez genituen jaso", azaldu du.

Egoerak oraindik okerrera egingo duela ikusita, EH Bilduk pandemiari aurre egiteko prestatutako estrategia azaldu du Otegik, "estrategia koherentea, sinesgarria".

Estrategia horrek bi fase ditu. Lehenengoa, atzo Espainiako Gobernuak hartutako erabakia, hau da, oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoak etetea. "Ez dugu inoiz eskatu ekonomia erabat gelditzea", zehaztu du Otegik, "baina baina jarduera % 50ean baino heren batean egon beharko litzateke".

Bigarren fasean "miaketa eta testaketa masiboa" egin beharko litzateke, pandemiaren gailurrera iristean lehen faseari noiz eta nola amaiera eman aztertzea, "Asiako herrialdeetan egiten ari diren bezala".

"Paraleloan, EAEn eta Nafarroan sektore ezberdinek osatutako mahaia osatu behar da, kristik ahalik eta baldintza onenetan ateratzeko neurriak proposatu eta adosteko", azaldu du EH Bilduko arduradunak.

Estrategia osoa "mailukadaren ideian" oinarrituta dagoela esan du Otegik, hau da, "birusaren hedapenari mailukada bat eman behar zaio", egoeratik ateratzen hasteko.

Sortu: "Hobe berandu inoiz ez baino"

Sortuk txalotu egin du Espainiako Gobernuak oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteko hartutako erabakia; "hobe berandu inoiz ez baino", adierazi dute. Etenaldiak martxoaren 30etik, astelehena, apirilaren 9a arte, osteguna, iraungo duela adierazi zuen larunbatean Pedro Sanchez presidenteak.

Sorturen iritziz, erabakia "aspaldi" hartu beharrekoa zen, eta alarma egoera ezarri zenetik igarotako bi asteetan "milaka langile arriskuan" jarri direla salatu du, "kapitalaren interesei lehentasuna emateagatik".

Sare sozialetan idatzitako mezuen bidez, oinarrizkoak ez diren jarduerak etetearen alde agertu dira, "erabaki logikoena da COVID-19a zabaltzea saihestu eta ekonomiaren errekuperazioa lortzeko".

Sortuk aurretik hainbat alditan eskatu du oinarrizkoak ez diren jarduera ekonomikoak etetea, eta horren alde agertu da Europako erakundeetan zein Diputatuen Kongresuan.

 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Sorturen albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa