Politika -

Koronabirusa COVID-19

Pandemiara egokitzeko euskal aurrekontuak moldatzea eskatu du Elkarrekin Podemosek

Koronabirusaren aurkako "plana" eskatu du Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak, osasun krisi horrek eragindako kalte sozialak arintzeko.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2020rako aurreikusitako euskal aurrekontuak moldatzea eskatu du Elkarrekin Podemosek, koronabirusaren krisiak eragindako errealitatera egokitzeko, diru-sarreretan eta gastuetan, sortu diren "behar sozialei" erantzuteko helburuz.

Koronabirusaren aurkako "plana" eskatu du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak ohar baten bidez, osasun krisi horrek eragindako kalte sozialak arintzeko. Erreforma fiskala egitea eta aurrekontuak egokitzea, besteak beste, hartuko lituzke plan horrrek.

"Hartuko diren neurrien inguruko informazioa eta argitasuna eskatzen ari gara hasieratik, eta gainerako indar politikoen parte-hartzea, euskal gizarteak jakin dezan zer egingo duten Estatuaren Aparteko Diru Funts Sozialaren 14 milioiekin, edo nola banatuko dituzten haur-pobreziaren aurkako 10 milioi horiek", adierazi du Gorrotxategik.

Deitoratu duenez, "indar politikoen parte-hartzea" ez da gauzatuko datorren apirilaren 2ra arte, lehendakariarekin izango den batzarrean, alaegia.

Bestalde, Gutxieneko Soldatarekin lotutako diru-sarreren berme baten eskaera egin du berriro Gorrotxategik, "horrela ez baita inor etxe barik geratuko". Gainera, erreforma fiskal progresiboa eskatu du, eta alarma egoeran erabili ez den dirua egoera ekonomikoa eta soziala hobetzeko zuzentzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Osasun albisteak EAEko Aurrekontuak Koronabirusa Miren Gorrotxategi Gastu publikoa