Politika -

83. urteurrena

Durangoko bonbardaketa gogoratuko dute gaur, kalean ekitaldirik egin gabe

Kanpaiak joko dituzte, sua piztuko dute biktimen omenez, eta sirena hotsak entzungo dira, faxista italiarrek Bizkaiko herrian egin zuten bonbardaketa gogoratzeko.

Durangoko bonbardaketa. Argazkia: Turismodurango.net
Durangoko bonbardaketa. Argazkia: Turismodurango.net
Durangoko bonbardaketa. Argazkia: Turismodurango.net

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanpaiak joko dituzte, sua piztuko dute biktimen omenez, eta sirena hotsak entzungo dira Durangon (Bizkaia), duela 83 urte faxista italiarrek herria bonbardatu zutela gogoratzeko.

Koronabirusaren zabalkundeari aurre egiteko ezarri den osasun-alerta dela eta, Durangoko Udalak eta Gerediaga Elkarteak ezin izan dute ekitaldirik antolatu kalean.

Horren aurrean, Udalak udal sarea eta sare sozialak erabili ditu erasoarekin lotutako ekimenak zabaltzeko, tartean bonbardaketari buruzko dokumental bat, argazki erakusketa bat eta adierazpen instituzionala.

Era berean, Durangoko herritarrek leiho eta balkoietan xingola beltzak dituzten ikurrinak edo zapiak jartzeko deia egin dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Politika Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak