Politika -

Gasteizko jaiak

Txupinazoa festarako erabiltzeko konpromisoa hartu dute alderdiek

"Andre Mari Zuriko Jaietan protagonista bakarrak Zeledon, 'txupineroak' eta herritarrak" direla esan du Udaleko Bozeramaileen Batzordeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Migueleko balkoia festatik at dauden beste helburu batzuetarako ez erabiltzeko konpromisoa hartu dute Gasteizko Udaleko alderdiek. Hiriko jaiei hasiera ematen dion txupinazoa balkoi horretatik jaurtitzen da.

Arabako hiriburuko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak adierazpen bateratu bat argitaratu du. Bozeramaileen Batzordean PPk, EAJk, PSEk eta Bilduk ordezkaritza dute. San Migueleko balkoian koalizio abertzaleko kideak izango dira eta horren harira ezohiko bilera deitu du alkateak.

"Andre Mari Zuriko Jaietan protagonista bakarrak Zeledon, ''txupineroak'' eta herritarrak" direla esan dute alderdiek.

San Migueleko balkoian izaten direnak Udalak edo alderdiek gonbidatzen dituztela gogorarazi dute. Festarako ez den "beste erabilpenik ez" izateko konpromisoa hartu dute alderdiek.

Javier Maroto Gasteizko alkateak ezohiko batzar batera deitu ditu bozeramaileak, Bilduko ordezkaria eta ETAko presoen senideak Arabako hiriburuko Andre Maria Zuriaren festei hasiera emango dien txupinazora joatea aztertzeko.

Marotok batzar batera deitu ditu bozeramaileak, eta 13:15ean hasi dute bilera, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea Gasteizko txupinazora joatea aztertzeko. Horrez gain, ETAko presoen senideak ere ekitaldi horretara joatea eztabaidatu dute, Bilduk gonbidatu egin baititu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea