Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Egibarrek aurrerapausoak eskatu ditu bake prozesuak atzera ez egiteko

EAJko Gipuzkoako presidentearen arabera, ETAk azaroaren 20a baino lehen 'haratago doan beste jarrera bat erakutsi behar du' eta Zapaterok 'pausoak eman' behar ditu.

Joseba Egibar, EAJko GBBko presidentea. Argazkia: EITB
Joseba Egibar, EAJko GBBko presidentea. Argazkia: EITB
Joseba Egibar, EAJko GBBko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentearen arabera, bake eta normalizazio prozesuko ''aktore desberdinek'' dagozkien ''pausoak'' eman behar dituzte honek ''atzera biderik'' izan ez dezan.

Hala, ETAk ''orain ezagutzen duguna baino haratago doan jarrera'' erakutsi beharko lukeela esan du Egibarrek eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok ''pausoak eman behar ditu'', erantsi du.

Egibarrek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean egin ditu adierazpen hauek. Bertan, ETAren berriak ''izango'' direla esan du, ''baina bere garaian'', erantsi du. GBBko presidenteak azpimarratu duenez, "PP bakarrik ez, mundu guztia ari da hauteskundeekin jolasean" eta gaineratu du "sozialisten aldia bukatzen" ari dela legealdi honetan eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok "pausoak eman" behar dituela.

Bestalde, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak egindako adierazpen batzuen inguruan ere mintzatu da Egibar.Garitanok "bakoitzak egin edo pairatu izan duen minaren inguruan hausnarketa egiteko eguna helduko" dela esan zuen, baina, "oraindik ez gaude garai horretan", erantsi zuen.

Egibarren iritziz, adierazpen horiek "bidegabeak" dira eta egindako edo jasandako mina aitortzeko "ez da garai berrietara itxaron behar".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea