Politika -
Presoekin duen harremanagatik
'Demokraziaren proxeneta' izatea egotzi dio Basagoitik Garitanori
Euskadiko popularren presidenteak uste du Gipuzkoako ahaldun nagusia "demokrazia prostituitzen dutenengandik onurak" izaten ari dela. Bilduk hitz horiek kritikatu ditu.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti, Euskadiko Ppko presidenteak esan du, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiari "hankak gelditu" behra zaizkiola, izan ere, "demokrazia prostituitzen dutenen onurak" jasotzen ari dela uste du.
Gasteizen egin duen prentsaurrekoan, Basagoitik Gipuzkoako ahaldun nagusiak egindako deklarazioen harira egin ditu adierazpen horiek. Garitanok esna du ez dela biktimen gainean hitz egiteko unea gatazkak jarraitu egiten baitu.
Bilduren erantzuna
Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak eta Bilduko ordezkariak esan duenez, koalizioaren aurkako "gurutzada" bat egiten ari dira, "maiatzaren 22an bertan" hasi zena, hauteskundeak egin ziren unean, hain zuzen ere.
Gogorarazi du Bilduri auzitegiek gaizki pasatuarazi ziela legez kanporatuko zuten beldurrari azken momentura arte eutsiz. Matuteren iritziz, "Bilduren tsunamia ez da amaitu eta horren beldurra dago".
Aralarrek Garitano kritikatu du
Aralarrek bere aldetik, "zentzugabekeria" dela uste du Martin Garitanok biktimen gainean htiz egiteko unea ez dela esan izana.
Patxi Zabaleta buru duen alderdiaren iritziz, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren hitzek erakusten dute "deserosoa eta mingarria" den errealitateari ez diotela aurre egin nahi.