Politika -
Ipar Euskal Herrian
Ez dute lehergairik aurkitu Maulen atzemandako zuloan
Herrialdearen hegoaldean topatutako zuloa ETAri esleitu dio Frantziako Polizia judizialak; detonagailuak eta dokumentazioa euskeraz zegoen bertan.
Erredakzioa
Frantziako Polizia Judizialeko iturrien arabera, ostiralean Maulen (Ipar Euskal Herria) aurkitutako zuloa ETArena da; detonagailuak eta euskarazko testuak zeuden bertan.
Perretxikoak bilatzen ari zen gizon batek aurkitu zuen goizeko azken orduan eta jendarmeriako agenteei deitu zien.
Aipatutako iturriek adierazu duten arabera, gordelekuan 100 litroko bi bidoi zeuden eta detonagailuak, dokumentazioa euskaraz, material informatikoa eta matrikula plakak (Espainiakoak eta Frantziakoak) zeuden; baina ez zegoen lehergairik hasiera batean esan zuten bezala.
Polizia Judizialak ez daki zulo hori duela gutxi egin duten edo hainbat urte daramatzan hor, eta adierazi duenez, atzemandako dokumentazioa asteburu honetan hasiko dira aztertzen.
Zuzendariordetza Antiterrorista eta Polizia Judiziala (PJ) arduratuko dira ikerketaz. Analisi zientifikoak eta teknikoak ez izan arren, PJko iturrien esanetan, "ez dago zalantzarik", topatutako materiala ETArena da.