Politika -

KORONABIRUSA

Sanchezek ziurtzat jo du 15 egunen buruan beste luzapen bat eskatu beharko duela

Espainiako Gobernuko presidentearen ustez, 15 egun barru "ez da pandemia amaituko". "Ziur" dago luzapen berri bat egondo dela; "hala ez balitz, gauzak nabarmen hobetu direlako izango litzateke".

Sanchezek egungo alarma egoera luzatzea eskatu du. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Kongresuan
Sanchezek egungo alarma egoera luzatzea eskatu du. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtzat jo du 15 egun barru Kongresura itzuli beharko duela alarma egoera luzatzeko, "pandemia ez baita ordurako amaituko".

Kongresuko osoko bilkuran egindako bigarren agerraldian, Sanchezek horrela erantzun dio Oskar Matute EH Bilduko diputatuari, kritikatu egin baitu gobernua hamabost egunean behin dekretua luzatzera joaten dela.

Sanchezek azaldu du ez duela hilabeteko dekreturik eskatzen, "Parlamentuari galdetu nahi ez diodala esango lukeelako oposizioak. Nahiago dut hamabostean behin etorri".

"Ziur" dago luzapen berri bat egongo dela, baina, "hala ez balitz, gauzak nabarmen hobetu direlako izango litzateke".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Gaixotasunak Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin?