Politika -

Auzitegi Nazionala

Presoen aldeko manifestazio baten txostena igorriko du Ertzaintzak

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, joan den asteburuan Getxon izan zen manifestazio batean ETAko kideen argazkiak erakutsi zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu honetan Getxon (Bizkaia) izan den manifestazio baten inguruan bildutako izapideak igorriko ditu Ertzaintzak Auzitegi Nazionalera. Herrizaingo Sailaren arabera, ETAko kideen argazkiak erakutsi zituzten martxan.

Manifestazioa larunbat gauerdian izan zen Getxoko Erromo auzoko jaietan.

Dignidad y Justiciak deialdiaren kontrako helegitea jarri zuen, baina Auzitegi Nazionalak ez zuen debekatzeko beharrik ikusi.

Ertzaintzak ekitaldia nola jazo zen jaso du izapideetan eta bertan parte hartu zuten pertsonak identifikatu ditu Auzitegi Nazionalak azter dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea