Politika -

Koronabirusa

Enrique Mayak ospitalea utzi du, COVID-19agatik astebete ospitaleratuta egon ostean

Iruñeko alkatea 11:00ak aldera iritsi da bere etxebizitzara, Aste Santuan egindako probaren emaitza jaso ostean.

Enrique Maya Iruñeko alkatea Nafarroako ospitaletik irten da. Argazkia: EFE.
Enrique Maya Iruñeko alkatea Nafarroako ospitaletik irten da
Enrique Maya Iruñeko alkatea Nafarroako ospitaletik irten da. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Maya Iruñeko alkateak Nafarroako Ospitalea (CHN) utzi du gaur goizean, astebetez COVID-19aren ondorioz ospitaleratuta egon ostean.

Alkatea 11:00ak aldera iritsi da auto ofizialean bere familiaren etxebizitzara, Aste Santuan egindako probaren emaitza jaso ondoren.

Lehenengo testean positibo eman zuen, eta, beraz, zenbait egunez isolatuta egon zen bere etxean. Udalak apirilaren 6an jakinarazi zuen Maya "proba batzuk egiteko" ospitaleratu zutela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Enrique Maya Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Iruñeko Udala Koronabirusa