Politika -
11. urteurrena
ETAk hildako Francisco Casanova militarra omendu dute Berriozarren
Casanova 2000. urteko abuztuaren 9an hil zuten. Omenaldi ekitaldiak 19:00etan hasi dira, meza eta lore eskaintza batekin.
Erredakzioa
Berriozarreko herritarrek Fracisco Casanova Lehor-Armadako tenienteordea omendu dute, ETAk hil zuela 11 urte betetzen diren egunean.
Omenaldian ekitaldi ezberdinak izan dira. Doneztebe elizan meza ospatu dute 19:00etan eta ondoren ''Puerta de la libertad'' oroigarrian lore eskaintza egin dute. Monumentoa 2005ean jarri zuten Francisco Casanova eta ETAren gainontzeko biktimen oroimenez.
Lore eskaintza 20:00etan hasiko da. Ondoren ''Francisco Casanova'' X. Jota Topaketa ospatu dute. Lehor-Armadako tenienteordearen oroimenezko ekitaldiak Berriozarreko Vecinos por la Paz taldeak antolatu ditu.
Lau tiro etxeko garajean
Francisco Casanovaren hilketa 2000. urteko abuztuaren 9an izan zen, 15:00ak jota. Francisco Casanovari lau tiro eman zizkioten buruan, autoa etxeko garajean sartzera zihoala.
Armadako tenienteordea, 46 urtekoa, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.