Politika -
Biktimen aintzatespena
Lehendakariak ezker abertzalearen biktimenganako harrokeria salatu du
Halaber, biktimen aintzatespena egiteko eta "anbiguotasunik, aitzakirik eta luzamendurik gabe" ETAren amaiera eskatzeko exijitu dio Patxi Lopezek ezker abertzaleari.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak ezker abertzaleak ETAko biktimei erakutsitako "harrokeria" salatu du. Honen esanetan, erakunde demokratikoek ezker abertzaleari eskainitako aukera "demokraziaren parte izateko da eta ez besteren isekaren gainean botere izateko".
Bere blogean argitaratutako artikulu batean, esker abertzaleak erakutsitako jarreragatik "desengainua" hartu duela aitortu du Lopezek. "Hauteskundeetan lortutako arrakasta burura igo zaio eta ETAko biktimenganako jarrera harroputz bat izaten ari da", adierazi du.
"Garai terrorista gainditzeko unea heldu da Euskadin", baieztatu du, "baina bide hori guztiok aldi berean egin beharko dugu, tolerantziari eta balore demokratikoei eutsita". "Eta ETAko biktimen eta sortutako minaren aintzatespena bide hori egiteko lehendabiziko baldintza da", gaineratu du.
Patxi Lopezen iritzian, "Euskadin gizarte aske eta tolerante bat eraikitzearen alde egin behar dugu" eta "bere burua demokrata hartzen badu, ezker abertzaleak ETAko biktimak aintzatetsi behar ditu, anbiguotasunik, aitzakirik eta luzamendurik gabe".