Politika -

Donostian

Bilduk eta Aralarrek zerrenda bateratuak aurkeztea aztertuko dute gaur

Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta ezker abertzaleak egindako proposamena izango dute hizpide Aralarrek Donostian duen egoitzan egingo duten bileran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu osatzen duten alderdiek eta Aralarrek bilera egingo dute gaur goizean Donostian, azaroaren 20ko hauteskundeei buruz hitz egiteko. Estatuko hauteskundeetara begira zerrenda bateratua aurkezteko aukera aztertuko dute lau alderdietako ordezkariek.

Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta ezker abertzaleak egindako proposamena izango dute hizpide Aralarrek Donostian duen egoitzan egingo duten bileran.

Proposamen horren arabera, abertzaleen arteko akordio zabala lortzea da asmoa, azaroaren 20an zerrenda bakarra aurkeztu eta Espainiako Gorteetan erabakitzeko eskubidea "indarrez defendatzeko".

Aralarren planteamendua ildo beretik doa baina ezberdindu egiten ditu, alde batetik Euskal Autonomia Erkidegoa eta, bestetik, Nafarroa. Euskadin, Bildu eta Aralarren arteko koalizioa litzateke. Nafarroan, berriz, Nafarroa Bai eta Bilduren artekoa. Senaturako, berriz, beste zerrenda bat proposatzen dute, Eusko Alderdi Jeltzalea ere barne izango lukeena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea