Politika -

Koronabirusa

2020ko Eurokopa Bilbon ere jokatzeko babesa adierazi du Espainiako Gobernuak

2014ko irailean, txapelketa hartzeko hirietako bat izateko aukeratu zuten Bilbo, baina koronabirusaren eraginez, lehiaketa atzeratzea erabaki zuten. San Mamesek lau partida hartuko ditu.

San Mames futbol-zelaia, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
San Mames futbol-zelaia, Bilbon.
San Mames futbol-zelaia, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2020ko Eurokopa txapelketako futbol partida batzuk Bilbon jokatzearen alde agertu da Espainiako Gobernuko Ministro Kontseilua, "gertakari hori herrialdean ospatzeak nazioarentzat duen interesagatik". Alabaina, aurten jokatu behar ziren lehiaketak datorren urteko udara arte atzeratu dira, koronabirusaren eraginez.

Horrela, Bilboren hautagaitzari babesa adierazi dio Pedro Sanchezen gobernuak, San Mames futbol-zelaian Europako lehiaketa horretako partida batzuk joka daitezen. Txapelketaren 60. urteurrena izango denez, edizio berezia antolatuta zuten, izan ere, 11 herrialdetako 12 hiritan jokatu behar ziren neurketak, eta hiri horietako bat Bilbo da.

2014ko irailean hautatu zuten Bilbo UEFA Euro 2020 txapelketaren egoitzetako bat izateko. Hori dela eta, San Mamesek lau partida hartuko ditu: lehendabiziko hirurak txapelketako E Multzoko partidei dagozkie, eta, laugarrena, final-zortzirenetako lehia bat izango litzateke. Dena dela, koronabirusak nazioartean eragindako osasun arloko krisiaren ondorioz, 2020ko Eurokopa atzeratzea erabaki zuen Europako Futbol Elkarteen Batasunak (UEFA), kontinente zaharreko 55 federazioekin bildu ostean, osasuna babesteko lehentasunezko helburuarekin.

Espainiako Gobernuak azaldu duenez, atzerapenaren ostean, UEFAk "hautagaitzak aurkezteko araudian" eskatzen diren bermeak berresteko eskatu zuen, eta, orain, koalizio-gobernuak Bilboren parte-hartzea publikoki babestea erabaki du, txapelketako egoitzetako bat izateko.

2020ko Eurokopako partidak ikustera joateko pasaportea duten herritarrek, egiaztagiri ofiziala edo partida baterako sarrera badute, herrialdean sartu, geratu eta bertatik irteteko baimena izango dute (beharrezko bisa emanda), inolako kosturik gabe.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Politika Bilbo Bizkaia San Mames Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak UEFA Europa Liga Erizaintza Sendagaiak Futboleko Eurokopa Koronabirusa Alarma egoera