Politika -

Auzitegi Nazionalari

Kaskagorrik antolatutako ekimenak bertan behera uzteko exijitu dute

Abuztuaren 25erako antolatutako bi ekitaldi aipatzen ditu Dignidad y Justiciak: "errepresaliatuen senideekin" egin behar duten bazkari bat eta, egun berean, "brindis" bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Kaskagorri' Bilboko konpartsak Aste Nagusiari begira antolatu dituen ekimenak bertan behera uzteko eskatu dio Dignidad y Justicia elkarteak Auzitegi Nazionalari. Elkartaren iritziz, "ETA eta bere presoak goratzeko" ekimenak dira Kaskagorrik antolatutakoak.

Epaitegiari bidalitako idazkarian, abuztuaren 25erako antolatutako bi ekitaldi aipatzen ditu Dignidad y Justiciak: "errepresaliatuen senideekin" egin behar duten bazkari bat eta, egun berean, "brindis" bat.

Horrez gain, hurrengo egunean egin behar duten bigarren bazkari bat debekatzea ere eskatu du Daniel Porteroren elkarteak. Bilboko Udalak ezarritako debekuaren gainetik, Kaskagorrik "hainbat ekitaldi iragarri dituela" salatu du Dignidad y Justiciak.

Aste Nagusiari begira antolatutako ekitaldiak "ETAri babesa ematen dioten taldeek" erabiltzen dituztela dio idazkiak, "ETAko presoen argazkiak erakusteko eta preso hauek egindako delituak goratzeko". Modu honetan, terrorismoaren biktimak "umildu" egiten dituztela azpimarratu du elkarteak.

2009. urtean, Bilboko Udalak Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsak zigortu zituen, haien txosnetan ETAko presoen argazkiak eta kartelak erakusteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea