Politika -
Politika
Jauregui: 'Bildu ez dugu legez kanpo utziko oinarri juridikorik gabe'
Hala ere, "zenbait gertaerek koalizioa legez kanpo uzteko argudioak" eman dituztela azpimarratu du. Gertaera horiek indarkeria ez gaitzestea eta ez baztertzea izan litezke.
Erredakzioa
Ramon Jauregui Presidentetzako ministroaren arabera, Gobernuak ez du hanka sartuko eta Bildu legez kanpo uztea eskatuko aurretik inolako oinarri juridikorik eduki gabe. Ondorioz, Exekutiboak aukera hori "aintzat hartzen ez duela" azpimarratu du.
Efe albiste agentziak egindako elkarrizketan, eta Gobernuaren zeinbat txostenen harian, legez kapo uzteko eskatzeko "argudiorik ez dagoela" nabarmendu du. Bildu legezkoa zela esan zuen Auzitegi Konstituzionalak "bakearekin konpromisoa" erakutsi zuelako "indarkeria erabat gaitzesten zuten estatutuak aurkeztuta".
Hala ere, antolamendu juridikoan "Bildu legez kanpo uztea eragin dezaketen zenbait gertaera" aipatzen direla adierazi du: indarkeria ez gaitzestea edo baztertzea, edo legez kanpo geratzea justifikatuko luketeen beste zenbait ekintza.
"Prozesu itxaropentsua"
Jauregiren iritziz, "prozesu oso itxaropentsu" baten aurrean gaude, ETAk bi urte baitaramatza atentaturik egin gabe. Indarkeriaren murrizketa hori "ez da aurretik izandako inolako negoziazioak bultzatuta etorri, bere porrotaren eta hausnarketaren ondorioa da".