Politika -

Politika

Ez dela zerrendetan joango esan dio Salgadok PSOEren zuzendaritzari

Hala ere, ez du politika utziko, eta alderdiaren esanetara dagoela adierazi dio zuzendaritzari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Salgado Espainiar Gobernuko presidenteorde ekonomikoak hurrengo hauteskundeetako zerrendetan ez dela joango adierazi dio gaur PSOEren zuzendaritzari.

Hala ere, ez du politika utziko, eta alderdiaren esanetara dagoela adierazi du. Militante sozialista ez den arren, Kantabriako zerrendaburu izan zen azken hauteskunde orokorretan, eta Osasun, Ekonomia eta Administrazio Publikoetako ministroa izan da.

2008ko hauteskundeetan PSOEren diputatu izan zen, Kantabrian lortutako botoei esker. Sozialistek hauteskundeak iraqbazi ondoren, Rodriguez Zapaterok Administrazio Publikoetako ministro izendatu zuen. Urtebete eta gero, 2009ko apirilaren 9an, bigarren presidenteorde eta Ogasun eta Ekonomia ministro izendatu zuten, Zapateroren gobernu berrirako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea