Politika -

Konstituzioaren erreforma

EAJk erreforma euskal kasurako irtenbide gisa proposatuko du

Iñigo Urkulluk bere blogean esan duenez, bere alderdiak, defizita mugatzeko erreforma aprobetxatuta, Euskadiko estatus politikoan eragina izango duen "neurri politiko sakona" mahaigaineratuko duela.

Urkulluk testu bat zabaldu du bere blogean, ostegun arratsaldean. Argazkia: EFE
Urkulluk testu bat zabaldu du bere blogean, ostegun arratsaldean. Argazkia: EFE
Urkulluk testu bat zabaldu du bere blogean, ostegun arratsaldean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkulluk, EAJren presidenteak, EAJk Konstituzioa erreformatzea euskal kasurako irtenbide gisa proposatuko duela baieztatu du. Bere blogean argitaratu duen bidalketa batean, Urkulluk esan du bere alderdiak, defizita mugatzeko erreforma aprobetxatuta, Euskadiko estatus politikoan eragina izango duen “neurri politikoa sakona” mahaigaineratuko duela.

Urkulluren iritziz, EAJren proposamenak "Estatu espainiarraren errealitatea onartzea baino ez du eskatzen"; horrela, Eskubide Historikoak Konstituzioan sartuko dituen akordio berri bat bideratu ahal izango litzateke. EAJren presidenteak esan du “garai berria” dagoela gertu, “Konstituzioa erreformatzeko aukera emango duena”, eta, hortaz, bere alderdiko borondate politikoa hauxe dela: erreforma bat bultzatzea, euskal gatazkari eta krisi instituzionalari eta politikoari erantzuna emango diona. Urkulluren iritziz, posible da hori.

EAJren proposamenak, ostegun goizean Deiak azaldu duenez, 1978an aurkeztutako zuzenketa bat izango du, alde batetik, oinarri: "Koroarekin adostutako foru-ituna" berritzea eskatzen zuena. Horretaz gain, Legebiltzarrean 1990an onartu zuten autodeterminazioaren aldeko erabakia ere hartuko du kontuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea