Politika -
Osasun arrazoiengaitik
Ibon Iparragirre ETAko presoa Basauriko kartzelan da, dagoeneko
Etxeratek salatutakoaren arabera, Iparragirreren bidaiak "zortzi egun" iraun ditu eta "arrisku handia" pairatu du, bere osasuna egoera "kritikoan" egonda.
Erredakzioa
Ibon Iparragirre Burgoa ETAko presoa Basauriko kartzelan da dagoeneko, Etxerak senitartekoen elkarteak komunikatu batean jakinarazitakoaren arabera. Iparragirre kartzela bizkaitarrera ekarri dute Sevillatik, osasun arazoak direla eta.
Espetxeetako Zuzendaritzak iragan asteazkenean iragarri zuen Iparragirreren tokialdaketa. Lekualdaketak egun batzuk beharko zituela ere azaldu zuten, kartzela arteko bidaia luzeetan beste kartzela batzuetan geldialdiak egiteko ohitura baitute.
Etxeratek salaktutakoaren arabera, Iparragirreren bidaiak "zortzi egun" iraun ditu, "arrisku handia" pairatuz bere osasuna egoera "kritikoan" egonda.
Era berean, Espetxeen Zuzendaritzari "presoen osasunarekin jokoan ez aritzeko" eskaera egin diote, eta gaixotasun "larriak eta sendaezinak" dituzten presoak askatzea defendatu dute.
Auzitegi Nazionalak hiru urteko kartzela zigorra ezarri zion Iparragirreri kalte terroristak eragiteagaitik. Presoak lehergai bat jarri zuen Elgoibarreko PSEren egoitzan, 2008ko apirilaren 20an.