Politika -
Konstituzioaren erreforma
Urkulluk Kontzertuaren Batzorde Mistoaren berehalako bilera exijitu du
"Eragin zuzena duen erreforma honen aurrean Lopez lehendakaria non dago" galdetu du, euskal autogobernuan "eragina duen erreforma" delako.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak Konstituzioaren erreformaren aurrean Kontzertuaren Batzorde Mistoaren berehalako bilera exijitu dio Patxi Lopez lehendakariari. "Euskal autogobernuan eragina duen erreforma" dela adierazi du.
Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako presidentearekin eta Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko presidentearekin Zarautzen ikasturte politiko berriari hasiera emateko ospatutako ekitaldian, Urkullu PSOE eta PPren arteko Konstituzioa erreformatzeko prozedurarekin ez da ados agertu. "Presatsua eta aldez aurretik adostua" izan dela dio.
Gainera, "eragin zuzena duen erreforma honen aurrean Lopez lehendakaria non dago" galdetu du, euskal autogobernuan "eragina duen erreforma" delako .
Bildu kritikatu du
EAJko presidenteak Bilduk duen kudeaketari buruz hitz egin du baita ere, eta proiektuak soilik "geldiarazteagatik" salatu du. "Pasaiako portua geldirik. Monpas geldirik. Errauskailua geldirik. Auditz Akularreko etxebizitzak geldirik. Anoetako erreforma geldirik. Donostiako autobus geltokia geldirik", zenbatu du.
Bildu Gizpuakoako instituzioetara "heldu" dela eta errealitate sozialaren aurrean eta errealismo instituzionalaren beharraren aurrean "ez du aurrerapausorik eman", esan du. "Guztiak atzerapausoak dira", bukatu du.