Politika -

Elkarbizitzarako Plana

Erkoreka: 'Rubalcaba dago lehendakariaren Bakerako Planaren atzean'

Kongresuko EAJren bozeramaileak "sinesgarritasuna" kendu dio ekimen honi, ez duelako "berrikuntzarik" ekarriko. " Lopezek Madriletik agindutakoa besterik ez du egingo", baieztatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Kongresuko EAJko bozeramailearen esanetan, irailean politika orokorreko osoko bilkuran Patxi Lopezek aurkeztuko duen Bakerako eta Elkarbizitzarako Planaren atzean Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko hautagaiaren ildoak daude.

"Guztiek dakite alor honetan Patxi Lopez autonomoa ez dela eta Madrilek eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko hautagaiak zehaztutako ildoei so egingo diela", adierazi du Erkorekak.

Honen iritziz, lehendakariaren proposamenak ez du "sinesgarritasunik, berea ez delako eta bakearen edo normalkuntzaren alorrean berrikuntzarik ekartzen ez duelako".

"Patxi Lopez Gobernuaren buru den bitartean, herritar batek ere ez du uste Lehendakaritzak benetako ekimen mamitsu bat prestatu dezakeela. Lopezek Madriletik agindutakoa besterik ez du egingo", gaineratu du.

Erkorekaren aburuz, "PPren eskuetan dauden erakundeetan plan hura ezartzeko asmoa izanez gero, litekeena da Alderdi Popularraren iragazkitik igaro behar izatea eta PPk oso iragazki estua du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea