Politika -
Euskadira bisita
Rubalcaba lehendakariarekin elkarrizketatuko da ostegunean, Bilbon
Bilera horretan PSE-EEko hainbat kargu publiko ere izango dira. Arratsaldean, euskal enpresariekin bilduko da, autonomia-erkidego ezberdinetatik egiten ari den biraren barruan.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko Presidentetzarako PSOEko hautagaia PSE-EEko kargu publikoekin eta euskal enpresariekin bilduko da ostegunean, irailaren 1ean. Elkarrizketa horien berri duten iturriek eman diote bisita horren berri Europa Press agentziari.
Rubalcabak Euskadira egingo duen bisita alderdia antolatu du, hautagai sozialistak autonomia-erkidego ezberdinetara egiten ari den biraren barruan.
Barne ministro ohia ostegun goizean bilduko da PSE-EEko kaguekin; Patxi Lopez lehendakaria eta PSE-Eeko idazkari nagusia ere tartean izango da, alderdiak Euskadiko hiru lurraldeetan dituen agintari gorenekin batera.
Arratsaldean, Rubalcaba euskal enpresariekin elkarrizketatuko da Bilboko Carlton Hotelean gau egungo ekonomia egoeraz eztabaidatzeko.