Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Arriola: 'AHT errealitatea izango da Gipuzkoan zalantzarik gabe'
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Gipuzkoako PSEren idazkari nagusiak uste du "posible" dela Donostiako alkate ohia aipatutako probintziaren zerrendaren buruan egotea.
Erredakzioa
Arriolak, Gipuzkoan AHTren aurrerapenaren inguruan galdetu diotenean, zehaztu du ez dela "atzerapenik egon behar" azpiegitura honekin, nahiz eta Foru Aldundian eta Donostiako Udalean aldaketa egon den (biak, orain, Bilduren esku daude), "eskuduntza oso argi dago eta, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak dute". Sailburuak esan du Gipuzkoan lanak 2016an amaituko direla. "Zailtasun bat egon liteke lurren jabetza kentxean, baina ez lur horien eta azpiegituren kudeaketan", esan du. ETAren atentaturik ez egoteak, Arriolak aitortu duenez, AHTren lanetan dauden enpresen egoera hobera jotzea eragin du.
Donostialdeako Metroari dagokionez, Arriolak azaldu du irailean Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilduko dela, horren laguntza bilatzeko. Halaber, Donostiako Udalarekin ere izango du batzarra, Udalak eskatuta, Metroak hirian izango duen garapenaz hitz egiteko.
Odon Elorza, "hautagai bikaina eta posiblea"
Iñaki Arriolak, PSEren idazkari nagusia bezala, esan du, halaber, Odon Elorza Donostiako alkate ohia "hautagai bikaina" izango litzatekeela PSEren Gipuzkoako zerrendan lehen tokian egoteko, datorren azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan. Erabakia ez dago hartuta, esan duenez, eta aukera gehiago daude: "Jende oso ona dugu", aipatu du, nahiz eta Elorzaren hautagaitza "posiblea" dela baieztatu duen. Arriolak espero du PSE Gipuzkoako lehen indarra izatea hauteskundeetan eta, halaber, esan du PSOEk "gobernuan egoteko itxaropenarekin" joango dela hautestontzietara.
Etxebizitza Sailburu bezala, era berean, Iñaki Arriolak esan du bere sailetik ikusi dutela babestutako etxebizitzen esleipendunen uko egiteen kopuruak gora egin duela. Arriolak uste du egoera ekonomikoaren eraginez gertatu dela hori; izan ere, BOEen onuradun askok ez dute krisia hasi aurretik zituzten aukerak, "euren lan-egoerarengatik edo kreditua lortzeko zailtasunengatik". BEZaren balioa murrizteko neurriaz galdetu diotenean (saldu gabe dauden etxebizitzek irteera izateko), Sailburuak esan du ekimen horren helburua etxebizitzen stocka "ezabatzea" dela, bankuek eta kutxek kreditu berriak eman ahal izateko eta dirua "ibiltzeko".