Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Camacho: 'ETAren amaiera Zuzenbidezko Estatuak ekarriko du, Bilduk ez'

ETAren amaiera lortzeko bidean Gobernuak eman ditzakeen pausoez galdetuta, Barne ministroak azpimarratu du "pilota talde terroristaren teilatuan" dagoela.

Antonio Camacho Barne ministroa, elkarrizketan. Argazkia: Efe
Antonio Camacho Barne ministroa, elkarrizketan.
Camacho: 'Pilota ETAren teilatu gainean dago, ez Gobernuarenean'

03:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Camacho Barne ministroak esan du ETAren amaiera ez dela "Bilduri esker" iritsiko, "Zuzenbidezko Estatuaren ekintzengatik eta demokratek aurre egin diotelako baizik".

Antonio Camachok Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "ez dugu hanka sartu behar" ETAren amaiera Bilduk ekarriko duela pentsatzen. Koalizio abertzaleari "indarkeriaren amaieraren alde lan egiteko" eskatu dio, nahiz eta "Bildu herritarren beharrak kudeatzen hasteko garaia" dela esan.

Ezker abertzaleari dagokionez, Barne ministroak aitortu du "itxura denez" erakundeetan egon nahi duela "indarkeria baztertuta".

ETAren su-etena

ETAren su-etenaz galdetuta, Antonio Camachok esan du ETAk "armak uzteko garaia" dela, izan ere, "talde terroristak su-etena aldarrikatu du baina indarkeriari uko egin gabe". Horren harira, Camachok azpimarratu Gobernuak ez duela pausorik emango "pilota ETAren teilatu gainean" baitago, "ez Gobernuarenean".

Barne ministroak adierazi duenez, su-etenak "ez du poliziaren eta ikerlarien lana eten", zeren "ETAren historia luze eta gaiztoa oroitzen badugu, adierazpen gehiago ere hautsi izan dituztela ohartuko gara".

Presoak

Gobernuak eman ditzakeen balizko pausoez galdetuta, Camachok baztertu egin du ETAko presoak Euskal Herriko kartzeletara eramango dituztela: "Gobernuak preso bakoitzaren kasua aztertzen du eta horren arabera hartzen dira neurriak".

Gainera, ministroak esan du haiek ere badakitela "geroz eta preso gehiagok" pentsatzen dutela "indarkeriak ez duela zentzurik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea