Politika -
89 urte
Manuel Fragak politika aktiboa utziko du
Madrilen duen etxean erortzerakoan mokorrean lesionatu zenetik, ekintza politikoak murrizten joan da pixkanaka.
Erredakzioa
PPko presidente fundatzaileak, Manuek Fragak, politika aktiboa utziko du eta ez da hurrengo hauteskunde orokorretan aurkeztuko, senatariaren inguruko iturrien arabera.
Fragak (89 urte) Madrilen duen etxean erortzerakoan mokorrean lesionatu zenetik, ekintza politikoak murrizten joan da pixkanaka; ebakuntza egin behar izan zioten.
Lesionatu baino lehen, Galiziako senatariak bere lagunei esan zienez, "indarra zuen oraindik eta politikan jarraitzeko ondo zegoen"; izan ere, erretiratzeko ideiarik ez zuela eta "garai gogorra" etorri behar zuela esan zien.
Hala ere, bere familiak politika aktiboa uztea desiratzen zuen eta eskaera hau onartuko du Fragak.
Galiziako politiko beteranoa 1978ko Konstituzioaren sortzaileetako bat da, eta diktadura-aldian, trantsizioan eta demokrazian kargu nabarmenak izan ondoren lanean jarraitzen zuen politiko bakarra.