Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

ETA zatitu egin daitekeela ohartarazi du Urkulluk

ETA desager dadila eskatzeko proposatu dio EAJren EBBko presidenteak ezker abertzaleari.

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea, elkarrizketan. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidentea, elkarrizketan.
Urkulluk baztertu egin du Bildurekin batera aurkezteko aukera

00:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak ohartarazi du bizirik dirauela ETAren baitan zatiketa bat sortzeko arriskuak, eta ETA desager dadila eskatzeko proposatu dio ezker abertzaleari.

Urkulluk Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, ez dute azaroaren 20ko hauteskundeetan Bildu koalizioarekin batera aurkezteko asmorik, izan ere, ezezaguna zaion proiektu politiko bateko sigla nahaste bat besterik ez omen da Bildu.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espaniako presidenteak Konstituzioa erreformatzeko egin duen kudeaketa kritikatu ondoren, mezua igorri dio buruzagi jeltzaleak Alderdi Popularrari: Mariano Rajoyren eta Alderdi Popularraren proposamen ekonomikoak Maria Dolores de Cospedal Gaztela Mantxako presidentearenak badira, "egoera gogorrei aurre egiteko prest egon beharko dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea